Urteko sasoirik desiratuena iristen denean ere online mantentzen den horietarikoa bazara, hemen aurkituko duzu sarean euskaraz aritzeko hainbat eduki. Webserieak, aldizkariak, egunkariak, telebistak, podcast-ak, haurrentzako jokoak, aisialdia antolatzeko aplikazioak⦠denetarik daukazu eskura.
Kuxkuxeatu webgunean barrena eta aurkitu momentuan behar duzun hori, euskaraz eta eskura!
Zein hizkuntzatan daukazu zure mugikorra? Zure telefonoaren hizkuntza nagusia euskara izan daiteke. Zure hatzen esku dago hautua. Bideo tutorial erraz baten bidez zure mugikorra nola euskaratu erakutsiko dizugu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako edo egindako euskarazko produktuak jaso ditugu, sarean eskuragarri diren produktuak.
Produktuak bi eratara sailkatuta aurkituko dituzu: kategoriaren arabera eta motaren arabera. Bilaketak egiteko aukera ere baduzu.
Zure enpresa edo entitateak egindako baliabideren bat webgune honetan egotea nahi baduzu, nahiz eta diruz lagundutakoa ez izan, eskaera egin dezakezu formulario hau bidalita: