2022ko udazkenean #izanbirala!

13-25 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa da #izanbirala.

Bakarka edo taldeka parte hartu dezakezu!

Lehiaketak bi fase izango ditu, guztira 4 erronka!

Lehenengo fasean (urriaren 17tik azaroaren 1era; epea luzatu dugu asteburuan eta zubian ere edukiak igo ahal izateko):

  • Erronka bat TikToken: euskaraz ez den abesti bat euskaratzen ausartzen zara? Horrela bada, igo zure TikTok kontura #izanbirala eta #JarriErritmoa traolak erabiliz, eta ez ahaztu gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera ere bidaltzea.
  • Beste erronka bat Instagramen. Oraingoan, euskarazko memeak sortzeko duzun abilezia jarri beharko duzu martxan!  (animatzen bazara, sortzen dituzun memeak gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera bidali eta parte hartu lehiaketan).

Bigarren fasean (azaroaren 7tik 20ra), bi erronka TikTok-en (gustukoen duzun egoera aukeratu eta parodia grabatuz har dezakezu parte, eta gero zure kontura igo #izanbirala eta erronkari dagokion traola erabiliz).

Hauek dira egoerak eta traolak:

  • Etxean ematen diren egoerak #NireEtxeanEre
  • Lagun artean ematen diren egoerak #NireKuadrilanEre

Ez ahaztu bideo horiek ere gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera bidaltzea, zure izena eta dagokion erronka adieraziz.

Jarraitu lehiaketa gure Instagramen eta TikTok kontuetan:

Edozein modutan, lehiaketaren OINARRIAK hemen klik eginez irakur ditzakezu oso-osorik!